AZpiEGITURAK

Milaka eta milaka pertsonak egin dute protesta Baionako karriketan AHTaren aurka

Egun dauden trenbideak indartzearen alde agertu da CADE, eta AHTaren proiektua bertan behera utzi arte lanean jarrituko dutela esan dute.

2010eko abenduaren 11
18:55
Entzun
Manifestazio handia izan da gaur Baionako karriketan AHTaren aurka. CADEk deituta, milaka eta milaka pertsona bildu dira, eta manifestazio buru ziren 129 traktoreen atzetik AHTaren proiektua bertan behera utzi, eta egungo tren sarea modernizatzearen alde agertu dira.

CADEren kalkuluen arabera, 15.500 pertsonak parte hartu dute manifestazioan, eta Poliziaren arabera, 5.300. Edonola, handia izan da manifestazioa, eta Baionako kaleak blokatu egin dira. Ipar Euskal Herriko 100 hautetsi inguruk ere parte hartu dute, tartean, Alain Iriart kontseilarai nagusia eta Baionako auzapeza eta Mixel Hiriart Lapurdiko Hegoaldeko Herri Elkargoaren buru eta Biriatuko auzapeza.

AHTrik ez, xahutzeari ez, oraingo bideari bai leloa eskuetan hartuta burutu da manifestazioa. CADEko kideek berretsi egin dute AHTaren proiektuaren aurka euren konpromisoa, eta bertan behera utzi arte lanean segiko dutela ere bai. Suprefeturaren atarian amaitu da manifestazioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.