Milaka euskaltzale espero dira gaur Herri Urratsen
SENPERE. Iparraldeko ikastolen aldeko jaia egingo da gaur Lapurdin, Senpereko aintziran: Herri Urrats. Goizetik egitarau betea izango da biltzen diren milaka euskaltzaleentzat. Aurten bildutako dirua Kanboko Xalbador kolegioa eraberritzeko lanak egiteko baliatuko dute. Lanen aurrekontua 5,5 milioikoa da. Seaskak eta Ikastolen Elkarteak 1,5 milioi jarriko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu