Milaka haur medikuen arta euskaraz jaso ezinik daudela ohartarazi dute

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
OEE Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitate Uemak eta Kontseiluak bat egin dute Osakidetzan pediatra euskaldunen falta agerian uzteko. «Ez dago euskaragatik lanik ez duen pediatrarik, baina, legeengatik ere, milaka umek ez dute beren hizkuntzan atentziorik jasotzen». Berriki egunkari batean Lehen Mailako Pediatria Elkarteko lehendakariak egindako adierazpenen harira plazaratu dute oharra; izan ere, pediatrei euskara mailarik apalena ezartzeko eskatu zuen bertan. Adierazpenon atzean dagoen postura kritikatu egin dute erakunde euskaltzaleek: «Euskaldunok eskubide gutxiago ote ditugu kalitatezko zerbitzuak jasotzeko?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.