Euskara

Milaka lagun atera dira kalera Iruñean euskaltegien laguntzen murrizketa salatzeko

Nafarroako 2005. urterako aurrekontuetan nabarmen murriztu dira euskaltegiek jaso beharreko dirulaguntzak, eta hori salatzeko manifestazioa egin dute Iruñean AEK-k eta IKAk antolatuta. Bost mila bat lagun batu dira 'Euskaltegiak ez ito' jartzen zuen pankartaren atzean. Iruñeako Udalak debekatu egin die manifestazio amaierako ekitaldian megafonia erabiltzea.

2004ko azaroaren 20a
18:57
Entzun
Ekitaldia hasi aurretik Sagrario Aleman IKAko euskaltegien koordinatzaileak Nafarroako Gobernuak helduen euskalduntzearekiko, eta, oro har, euskararekiko duen jarrera salatu du. Hain zuzen ere, Alemanek adierazi du Nafarroako Gobernuak egiten duen hizkuntz politikaren xedea euskara kaltetzea dela.

Guztira 180.000 euroko laguntza aurreikusten da datorren urterako Nafarroan euskaltegi guztientzat, eta AEKren zein IKAren aburuz kopuru hori eskasa da oso, euskaltegien etorkizuna kolokan jartzerainokoa.

Gaurko deialdiak atxikimendu ugari jaso ditu; besteak beste, Kontseiluak, LABek, EAJk, Batzarrek, Sortzez-Ikasbatuazek, Topaguneak eta Euskara Kultur Elkargoak egin dute bat manifestazioarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.