Kalera irtetetko deia egin dute sindikatuak lehen ministroaren jarreran aurka. Baionan ezezik hainbat hiritan antolatu dira gaur manifestazioak. Gainera greba orokorra deituta dago zerbitzu publikoetan; garraioetan eta postetxeetan besteak beste. Bereziki irakaskuntzan jarraipen handia izan du greba orokorrak.
Helburua bakarra da, Parisko Asanblada Nazionalean senatariek onartutako Aukera Berdintasunerako Legeak jasotzen duen CPE Lehen Lan Kontratua atzera bota dezela exijitzea Dominique de Villepin lehen ministroari.
Baionako Lan Burtsan izan da manifestazioaren abiapuntua goizeko 10:30ean. Sindikatu guztiek egin dute bat protestekin: CFDT, LAB eta CGT zehazki.
Protestan parte hartzeko deia egin zuten baita gazteen hainbat ordezkarik ere: AC! Langabeziaren aurkako elkarteak, Batasunak, Abertzaleen Batasunak eta LCR alderdi politikoak, besteak beste.
Parisko senatariek Lehen Lan Kontratuaren artikulua dakarren Aukera Berdintasunerako Legea onartu zuten igande gauean. 178 hautetsik alde bozkatu dute eta 127 aurka agertu dira. UDFko 21 hautetsiak abstenitu egin ziren. Hala ere, legea ezin da oraindik aplikatu, baina Villepinek iragarri du legea aplikatu arte ez duela atsedenik hartuko.
Ekonomia
Milaka lagun bildu dira Baionan, gazteak gehienak, Lehen Lan Kontratuaren aurka
Ipar Euskal Herrian protesta eguna da gaur Aukera Berdintasunerako Legeak biltzen duen CPE gazteei zuzendutako Lehen Lan Kontratuaren aurka. Gaur 4.000 lagun baino gehiago bildu dira Baionan eta gazteen parte hartzea aipagarria izan da oso. Otsailaren zazpian egin zen manifestazioan baino parte hartze handiagoa izan da, bikoitza. Hilabete honetan mobilizaziorako deiak hedatu egin dira eta gazteei legearen garrantziari buruzko informazio gehiago helarazi zaie. Protestak Frantzia osoan hedatu dira. Hala ere, Dominique de Villepin Frantziako lehen ministroak legearekin aurrera jarraituko duela jakinarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu