Jendetza handia bildu da Bilbon; milaka eta milaka lagun. Ibaetako Foroa bilgune izan duten 34 sindikatu eta gizarte mugimenduk antolatuta egin da euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa Euskal presoak Euskal Herrira, dagozkien eskubideen jabe lelopean.Aipatutakoko 34 sindikatu eta taldeez gain, bost alderdik, Elkarri eta ABK gizarte mugimenduek eta euskal gizartean ezagun diren hainbat norbanakok egin dute bat ekimenarekin. Zehazki, Batasuna, Aralar, AB, Zutik eta EAE-ANV dira Ibaetako Foroaren deialdiarekin bat egin duten alderdiak. Sindikatuei dagokionez, gehiengo sindikala osatzen duten taldeak daude antolatzaileen artean, hala nola, ELA, LAB, ESK eta EILAS. EHNE eta ELB laborarien sindikatuak eta Hiru garraiolariena ere antolatzaile dira.
Alderdi, sindikatu eta gizarte mugimendu horietako ordezkari ugari izan dira manifestazioan, eta baita beste talde batzuetakoak ere, EBko legebiltzarkide Oskar Matute kasu.
Espetxe politikaren "larritasuna" ikusita, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bilerak egin zituen gizarte eragileekin pasa den azaroaren amaieran. Bilera haietatik sortu zen gaurko manifestaziorako deia, eta Ibaetako sinatzaileen agiria.
Presoak
Milaka lagun bildu dira Bilbon euskal presoen eskubideen alde
Euskal presoen eskubideen alde Ibaetako Foroan elkartu diren 34 sindikatu eta gizarte mugimenduen deialdiarekin bat eginez, milaka lagun bildu dira gaur Bilbon egin den manifestazioan. 17:15 aldera abiatu da Aita Donostia plazatik, eta 19:00ak pasatxo zirela amaitu da Udaletxe atarian. Milaka eta milaka herritarren artean, manifestazioa antolatu duten sindikatu eta elkarteetako hainbat ordezkari izan dira, eta halaber, ekitaldiarekin bat egin duten alderdietako (Batasuna, Aralar, AB, Zutik eta EAE-ANV) buruzagiak. Itziar Ituño aktoreak eta Eider Rodriguez idazleak irakurri dute manifestazio amaierako agiria. Antolatzaileen arabera, "guztiz arrakastatsua" izan da ekitaldia, eta presoen eskubideen defentsa "bere egiteko" eskatu diote gizarteari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu