ETAk borroka armatua behin betiko bukatu duela iragarri eta bederatzi egunera milaka lagun bildu dira Madrilen elkarretaratze batean, "terroristen baldintzarik gabeko errendizioa" eskatzeko. "Justizia" galdegin dute, eta ohartarazi "ETAri inolako kontzesiorik" ez egiteko. Haien arabera, ETAk biktimei barkamena eskatu beharko lieke.
Voces contra el Terrorismok deitu du bilkura, eta han izan dira, besteak beste, Jaime Mayor Oreja, Carlos Iturgaitz eta Miguel Arias Cañete PPko kideak, Francisco Alvarez Cascos Asturiasko Gobernuko presidentea, eta AVT eta Dignidad y Justicia elkarteetako buruak.
13:00etatik aurrera egin dute elkarretaratzea, Madril erdialdeko plaza batean. Sarritan entzun izan dira Hiltzaileak! eta Gora Espainia! oihuak. Espainiako ereserkia jarrita bukatu dute ekitaldia.