Presoak

Milaka lagun bildu dira Portugaleten sakabanaketaren amaiera eskatzeko

Portugaletetik Santurtzirainoko (Bizkaia) bidea egin dute milaka lagunek Etxerat-ek deituta. Joan den astean hil ziren Igor Angulo eta Roberto Sainz euskal presoen senide eta lagunak egon dira bi presoen jaioterriak elkartu dituen manifestazioaren buruan. Batasunak eta Aralarrek egin dute bat, besteak beste, manifestazioarekin.

2006ko martxoaren 11
19:23
Entzun
Senide eta lagunekMaite Zaituztegu leloa zeraman pankarta zuten esku artean. Eta atzean Roberto Sainzeneta Igor Anguloren argazkiakikus zitezkeen.Arratsaldeko 17:30ean abiatu da manifestazioa Portugaleteko hilerritik euria gogotik ari zuela.

Sakabanaketa politikari amaiera eman eta euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzeko nazio manifestazioa egingo du gaur Etxerat-ek. Joan zen ostiralean Aranjuezko espetxean (Madril, Espainia) hil zen Roberto Sainzen herritik, Portugaletetik, abiatuko da 17:30ean. Santurtzin amaituko da protesta; aurreko astelehenean hil zen Igor Anguloren herrian. Deialdi horrekin bat egin dute Askatasunak, Aralarrek eta EAE-ANVk.

«Ezin dugu egon herri honetako agintariek sakabanaketa amaitzeko pausoak noiz emango dituzten esperoan, senide eta lagunak hiltzen dizkiguten bitartean». Hala argudiatu du Agurtzane Alcaldek manifestazioaren zergatia, Etxerat-en izenean, Sainz eta Anguloren senideak alboan eta «espetxe politikaren ondorioz etxeko norbait galdu duten» 30 bat senide atzean zituela.Kartzelan hildakoen familien saminari haserrea gehitu zaie azken egunetan. Hainbat euskal politikariren adierazpenek eragindako amorrua.

Euskal presoentzat eraikitako «Europako Guantanamoa» desegiteko eskatu die Alcaldek Espainiako eta Frantziako agintariei, presoak «fisikoki desegiteko» helburuz ari direlako. Azken bi heriotzak dituzte adibide. Baina ez hori bakarrik. Espetxe politikak 22 euskal preso eta 16 senide hil dituela ohartarazi du. Eta egoera okertuz doala. Azken astean, bi presoren senideek auto istripua izan dute, beste preso bati minbizia atzeman diote, beste bat gose greban da espetxeko bizi-baldintzak jasan ezinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.