Bardeako tiro eremua

Milaka lagun bildu dira Tuteran NATOren maniobren aurka

Bardeako tiro eremua eta NATOren maniobren aurka milaka pertsona bildu dira Tuteran gaur eguerdian. Manifestazioa 50 eragile sozial, politiko eta sindikalek baino gehiagok deitu dute.

Milaka lagun elkartu dira Tuterako manifestazioan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Berria
2015eko urriaren 25a
07:42
Entzun

"Poligonoak 50 urte ditu, eta munduko gerra guztiak sustatzen ditu. Hemen, hiltzeko entrenatzen dira", adierazi du Txus Serrano Bardea Orain taldeko kideak. Lur Albizu Nafarroako Ernaiko eledunak adierazi du Bardeak herritarren esku egon behar dutela. "Erreserba naturala herriarentzat nahi dugu eta ez NATOren moduko erakunde armatu batentzat".  Mobiliziazioan hainbat lelo entzun dira, besteak beste, "militarrak bardeatik kanpora", "NATORi ez", "Alde Hemendik" eta "Bardea herriarentzat".

Martxa Tuterako Foru plazan bukatu da, eta bertan irakurri dute mobilizaziorako prestatu dute manifestua. Horrez gain, eskerrak eman dizkiete Tuterara hurbildu diren guztiei. Manifestazioaren deitzaileek espero dute gaurko manifestazioa inflexio puntua izatea Bardeako tiro eremuaren aurkako borrokan.

Koldo Martinez Gero Baiko kidea martxan izan da eta "batasun politikoa" eskatu du Bardeako tiro eremuarekin bukatzeko. "Arrazoi ekologiko, ekonomiko eta sozialak daude tiro eremuaren aurka egiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.