Ibilaldia

Milaka lagun elkartu ditu ikastolen festak, Portugaleten

'Aldapa leunduz' lelopean, jaia aldarrikapenarekin uztartu dute euskaltzaleek Ibilaldian.

2013ko maiatzaren 27a
11:18
Entzun

Ikastolen aldeko atzoko jaian milaka lagunek parte hartu zuten Portugaleten. Aspaldiko partez agertu zen eguzkia, eta hura lagun zutela egin zituzten askok eta askok ibilbideko 7,5 kilometroak, ibilaldi polita, Portugalete, Sestao eta Santurtzi zeharkatuz. Asti Leku ikastolaren eraikin berria egiteko da jasotako dirua.

Aurtengoak Espainiako hezkuntza erreforma aurkeztu berriaren aurkako mezuak jaso ditu. Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek erreformarekin "atzera" egin dezatela eskatu du, eta "hezkuntzaren euskal itunean" aurrera egiteko beharra nabarmendu du Iñigo Urkullu lehendakariak. EAJko ordezkariek egindako adierazpenez gainera, EH Bildurenak eta PSE-EErenak ere eman ditu festak. "Irmotasuna" eskatu diote erreforma aplikatzeak ekarriko lukeen atzerapausoa saihesteko. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.