Donostiako Boulevardean hasi eta Boulevardean bukatu da gaurko manifestazioa, euripean. AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek eraman dute pankarta nagusia, eta, atzean milaka herritar joan dira. Pankartako leloa 'Inposizio gutxiago eta eztabaida gehiago' izan da, eta horixe izan da manifestazioarekin zabaldu nahi izan duten mezu nagusia; azpiegituraren lanak gelditu, eta garraio ereduaren inguruan eztabaida sozial sakona abiatzeko eskatu dute.
Halaber, Gelditour-en azken geltokia da gaur Donostia, egun osorako egitarau zabalarekin. Informazioa hedatuz Euskal Herria zeharkatu duen martxaren balorazio oso positiboa egin dute Elkarlaneko kideek. Aditzera eman dutenez, informazioa zabaldu du, eta oposizioa badela erakutsi du. Agintariei egotzi dieten“intoxikazio” kanpainaz harago, AHTren aurkako mugimenduari gero eta atxikimendu gehiago batzen ari zaizkiola nabarmendu dute; “Erakutsi dugu AHT gera daitekeela, eta geratzen ari garela”.
Azpiegiturak
Milaka lagunek AHT gelditzeko eskatu dute Donostian
Jendetza bildu da Donostian gaur arratsaldean AHT Abiadura Handiko Trena egiteko egitasmoa geratzeko eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu