18:50ean abiatu da ESAITen manifestazioa Gasteizko Bilbo plazatik. 'Inposaketen aurrean, guk gurea; nazio bat selekzio bat' lemapean, milaka lagunek zeharkatu dituzte Gasteizko kaleak. Txistulariak joan dira manifestazioaren hasieran, Blusa eta Nesken ordezkariak joan dira haien atzetik, ikurriña erraldoi batekin, eta ondoren joan da pankarta, ESAITeko ordezkari, ordezkari politiko eta beste hainbat eragilerekin. Haien atzetik, herritar mordoa joan da. Manifestazioaren erdian ESAITek antolatutako mendi martxako partaideak ere joan dira, euren pankarta propioarekin.
Antolatzaileen arabera, 5.000 lagunek baino gehiagok hartu du parte protestan, eta etengabeak izan dira selekzio propioaren eta independentziaren aldeko oihuak. Manifestazioaren amaieran, Itziar Arratibelek hitz egin du ESAITen izenean, eta PSE eta PPren jarrera salatu du. Protesta ez dela Espainiako selekzioaren kontrakoa berretsi du Arratibelek, baina euskal selekzioa lortu arte borrokan segituko dutela nabarmendu du.
Ezker abertzaleko, EAko, Aralargo eta Alternatibako ordezkariek hartu dute parte, besteak beste, manifestazioan, baina EAJkorik ez da izan, jeltzaleen arabera "manifestazioa euskal selekzioaren aldekoa baino Espainiakoaren kontrakoa delako".
KIROLA
Milaka lagunek aldarrikatu dute euskal selekzioa Gasteizen
Aurreikusi baino 20 minutu beranduago irten da ESAITen manifestazioa Bilbo plazatik. Txistulariek zabaldu dute manifestazioa, haien atzetik Blusak eta Neskak joan dira ikurriña erraldoi batekin, ondoren manifestazioaren deitzaileak eta alderdi politikoetako ordezkariak, eta azkenik, herritarrak. Antolatzaileen arabera, 5.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte manifestazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu