Abiadura Handiko Trenaren proiektuak herritarren borondateakontuan hartu gabe egingo duela aurrera salatu dute milaka lagunek Donostian. Anoetatik Bulebarrera bitartean trenak eragiten dien herrietako biztanleen hamaika pankarta pilatu dira, euren lurrak aldarrikatzen. Batasuna, Aralar, EHNE, LAB eta herri mugimenduetako aurpegi ezagun asko ere joan da pankarta haien atzean.
Mila Elortza AHT Gelditu Elkarlaneko kideak azaldu duenez, "diruaren laurdenarekin askoz garraio sistema hobea lor dezakegu". Dena den herritarrei egin die dei "protestatan parta har dezaten. Oraindik ez dago ezer eginda, eta herritarrei esker geldi dezakegu proiektu hau".
Hain zuzen ere, herri mugimenduaren garrantziaz jardun da Susa haraneko (Italia) kide bat. Lyon (Frantzia) eta Turin (Italia) lotzen dituen abiadura handiko trenaren proiektua geldiaraztea lortu baitute ekologistek. 90eko hamarkadan ekologistak ziren soilik proiektuaren kontrakoak. 1998an, berriz, sabotaje ekintza batzuk egon ziren, hiru ekologista kartzelaratu zituzten, eta horietarik bi ziegetan hilik agertu ziren. Herritarrek proiektuaren atzean zeuden interesak ikusita bat egin zuten ekologistekin, eta gaur egun proiektuaren alde zeuden arderdietako kide asko ere kontra daude.
Euskal y-a
Milaka lagunek hartu dute parte AHTren kontrako manifestazioan, Donostian
Manifestazioko leloak dioen bezala, "milaka arrazoi daude AHTa geratzeko", AHT Gelditu Elkarlaneko kideek eta manifestazioaren antolatzaileek esan dutenez. Anoetatik abiatu eta Bulebarrera bitartean oihu asko egin dituzte milaka lagunek trenaren eta Jaurlaritzaren jarreraren aurka. Hala ere, antolatzaileek azpimarratu dute oraindik ez dagoela ezer eginda eta herritarren indarrari esker gera daitekeela proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu