M-11, sarraskia Madrilen / Mobilizazioak
Milaka lagunek lanuzteak egin dituzte biktimei elkartasuna adierazteko
Politikoak, sindikalistak, enpresaburuak, langileak, ikasleak kalera atera dira gaur eguerdian Madrilen atzo gertatu zen sarraskian hildakoei eta haien senideei elkartasuna adierazteko. Gasteiz, Iruñea, Bilbo, Donostia, Miarritze eta herri gehientsuenetako milaka eta milaka lagunek lanuzteak egin dituzte, eta udalen aurreetan deituta zeuden elkarretaratzeetan parte hartu dute. Halaber, gaurko iragarrita zeuden beste hainbat ekitaldi bertan behera gelditu dira, elkartasun keinu modura.
?olkswagen, Arrasateko Fagor, Bilboko La Naval eta Babcock eta Gasteizko Michelin eta Mercedes bezalako enpresek ordu laurdeneko geldialdia egin dute gaur Madrileko sarraskian hildako biktimei eta haien senide eta lagunei elkartasuna adierazteko. Era berean, erakundeek, merkatal-guneek, unibertsitateek, enpresa txikiagoek eta milaka eta milaka dendek ateak itxi dituzte gaur elkartasun keinu modura. Sindikatuek jakinarazi dutenaren arabera, erantzun zabala izan du eguerdirako deitutako lanuzteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu