Manifestazioaren ondoren Zuriñe Zorrozuak hitz egin du, deiadia egin dutenen izenean. Azaldu duenez "ezin izango diote herri honen nahiari mugarik jarri". Euskal Herriak "aldaketa" eta "erabakitzeko eskubidea" nahi dituela azpimarratu du. Ondoren, deitzaileen izenean, Pernando Barrena gonbidatu du hitza hartzera.
Pernando Barrenakmezua luzatu dio Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori, eta esan dio bake prozesua abiatu nahi badu "saio serio bat egiteko". Bake prozesua abiatzea nahi badu PPren presioari aurre egin beharko diola abisu eman dio. Hori "ez dela lan erraza" badakitela gaineratu du: "Ordainak beharko dituzula badakigu; eskatuitzazu; egiezu aurre guztiei, baita PPren mezua beren egiten duten zure alderdikideei ere".
"Batzokietako polizia" deitu dion Ertzaintzaren jarrera ere salatu du, eta EAJren EBBko lehendakari Josu Jon Imazi esan dio "sakon aztertzeko zein polizia era nahi duen", izan ere, Barrenaren iritzian Ertzaintza "Roquetas erako polizia bihurtu du EAJk".
Politika
Milaka lagunek manifestazioa egin dute Bilbon, 'Orain herria, orain bakea' lelopean
Jende ugariren parte hartzearekin eguerdian abiatu da Bilboko PSE-EEren egoitza aurretik herritar talde batek deitutako manifestazioa, =i Orain herria, orain bakea =i lelopean, eta ordubete geroago amaitu da Udaletxe aurrean. Manifestazioan ezker abertzaleko hainbat aurpegi ezagun izan dira, esaterako Batasuneko bozeramaile Pernando Barrena eta LABeko idazkari nagusi Rafa Diez Usabiaga. Ertzaintza ere inguruetan ibili da, bai helikopteroan eta baita furgonetetan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu