Bilboko manifestazioa

Milaka lagunek parte hartu dute Bilbon 'Apartheid ez. Autodeterminazioa' lelopean egin den manifestazioan

Milaka lagunek zeharkatu dituzte Bilboko kaleak manifestazioko pankartaren atzetik, jai giroan. Ezker abertzaleko hainbat buruzagi izan dira bertan: horien artean, Arnaldo Otegi eta Jone Goirizelaia. Otegiren arabera, Espainiako Gobernuak ez du lortuko ezker abertzalea kaleetatik botatzea. "Ardura handia daukagu herri honenganako, horregatik lanean eta borrokan jarraituko dugu herri hau aurrera ateratzeko", adierazi du. Bestalde, gatazkaren konponbidea ez dagoela ezker abertzalearen esku soilik, eta egoera ez dela konponduko ezker abertzalea baztertuta esan du.

2003ko abuztuaren 22a
16:57
Entzun
'Apartheid ez, Autodeterminazioa' lelopeko manifestazioa Ertzaintzak zainduta egin da; hala ere, Polizia horren presentzia ez da oso handia izan. Inguruko kaleetan furgoi batzuk ikus zitezkeen, baina martxa bera zaintzen udaltzainak ibili dira.

Ikurriñaren, autodeterminazioaren eta presoen aldeko oihuak entzun dira gehien. Halaber, manifestazioan parte hartu dutenek Ertzaintzak atzo txosnagunean izan zuen jarrera salatu dute.

Ekitaldiko azken hitzaldia Jone Goirizelaiak egin du. Dena bukatu ondoren, partaideek jai giroan jarraitu dute txosnen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.