Milaka lagunek parte hartu dute gaur arratsaldean Donostian Errepresioa eta gerra zikina amaitu! lelopean Jon Anzarekin gertatutakoa salatzeko egin den manifestazioan. Funtsean, Frantziako eta Espainiako estatuek emandako azalpenak ez dituztela sinesten aldarrikatu dute ekitaldi horrekin bat egin dutenek, eta Espainiako indar armatuei egotzi diete Anza hil izana.
Besteak beste, manifestazioan parte hartu dute Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak, Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia eta Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideek eta Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo (Gipuzkoa) alkateak.
Anzari bihar egingo diote autopsia Tolosan. Familiaren konfiantzazko medikuari debekatu egin diote, ordea, autopsian parte hartzea, eta, ondorioz, haren senideak ez dira egingo diote azterketarekin fido. Hori dela eta, bihar goizean Tolosara autopsia egingo dioten lekura joateko deia egin dute, protesta azaltzera, eta ahal dela, autopsia eragoztera.
Desagerketa
Milaka lagunek parte hartu dute Donostian Jon Anzaren heriotza salatzeko manifestazioan
Hamaika hilabetez desagertua egon den ETAko kidea Espainiako indar armatuek hil zutela eta 'gerra zikinaren' ekintza dela aldarrikatu dute. Bihar goizean autopsia egingo diote Anzaren gorpuari Tolosan (Okzitania, Frantzia), eta familiaren konfiantzako medikua egoteko baimenik eman ez dutenez han bertan protesta egiteko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu