GIZARTEA

Milaka pertsona batu dira Hendaian Iparraldeko ikastolei babesa adierazteko

Hainbat ordezkari politiko eta gizarte eragile izan dira manifestazioan. Tren geltokian hasi da martxa, eta ordubete ingurura bukatu da, herriko etxean. Iparraldeko 30 ikastolek "lege babesa" behar dutela defendatu du Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak martxaren hasieran. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1680/[/berriatb]

2013ko otsailaren 2a
09:27
Entzun

Ordu laurden pasatxoko atzerapenarekin, 17:20 aldera abiatu da Iparraldeko ikastolen alde Seaskak deitutako manifestazioa Hendaiako tren geltokitik, milaka herritarren babesa duela. Manifestazio buruan, Ikastola herri eskola leloa duen pankarta daramate, besteak beste, Kotte Ezenarro Hendaiako auzapez ohiak, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak eta Paxkal Indo Seaskako presidenteak.

XIX. mendeko lege batean oinarrituta, Baionako suprefetak ohartarazi zuen Hendaiako Herriko Etxeak ezin duela Seaskaren ikastola bat finantzatu. Lege hori aplikatzeak kolokan jarriko luke ikastolen biziraupena, ezin bailuke diru laguntzarik jaso. Suprefetak esandakoari aurka egiteko deitu du protestara Seaskak. Horren adibide, deiadarkatutako leloetako bat: "Hollande, entzun: ikastolak kexu".

Hainbat ordezkari politikok egin dute bat martxarekin; esaterako, Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezak, Michel Iriarte Biriatuko auzapezak, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Laura Mintegi eta Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkideek, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak eta Pello Urizar EAko idazkari nagusiak. Horiez gain, Hendaian daude, baita ere, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia eta Julen Madariaga.

Manifestazioa hasi baino lehen, Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak "lege babesa" eskatu du elkartearen 30 ikastolentzat. Ordubete ingurura osatu dute ibilbidea, herriko etxeraino iritsita. Amaieran, Paxkal Indok eskerrak eman dizkio Hendaiako hautetsiei eta, bereziki, auzapezari. "Ez dugu haur bakar bat kanpoan utziko eta frantses elebakar izatera kondenatuko", esan du Indok.

Suprefeta, bereari eutsita

Salaberriri Euskadi Irratian egin diote elkarrizketa. Esan duenez, atzo bildu zen Baionako suprefetarekin, baina azaldu du ez dela aurrerapenik izan, eta bere jarrerari eutsi diola suprefetak.

"Ipar Euskal Herrian hiztun berriak behar ditugu, euskarak aurrera egiteko, euskaldun berriak behar ditugu", adierazi du alkateak. Baionako Suprefekturak jakinarazi zuen Hendaiako Udalak ezin duela Seaskaren ikastola baten eraikina finantzatu, eta horren aurka manifestaziora deitu du Seaskak gaur arratsalderako. Hendaian egingo dute protesta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.