Eguraldia azkenean iragarritakoa baino hobea zutela, eta euririk gabe, 4.725 haur atera dira gaur eguerdian Donostiako Danborradan.
Bi kilometroko ibilaldia egiten ari dira hiriguneko kaleetan barrena, danbor eta kupelak astintzen. Atzo gauerditik helduen hainbat danborrada dabiltza Donostiako kaleetan Sarriegiren doinuak jotzen. Gaur gauerdian hiriko bandera jaistearekin batera amaituko da festa, ofizialki, baina giroak segituko du goizalderarte.
Donostiako alkate Odon Elorzak Urrezko Danborra emango dio gaur Donosti Cup txapelketako antolatzaile Iñigo Olaizolari.
Azpeitian (Gipuzkoa) eta Tafalla eta Lakuntzan (Nafarroa) ere ospatzen dituzte sansebastianak. Hendaian (Lapurdi) bixintxoak ospatzen dituzte egunotan (baita herrialde bereko Ziburun ere), baina festa ezberdina izan arren, han ere Sarriegiren doinuekin danborrada egiten dute.
Kultura
Milaka ume atera dira gaur Donostiako Danborradan
Eguerdian 4.725 haur atera dira guzira Danborradan, bart gauerditik hara eta hona ibilitako helduei lekukoa hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu