Milakabilaka martxoan herriz herri ibiliko da atxikimenduak lortzeko

Kamioia ibiliko da martxoaren 3tik 31ra arte, Errenterian hasita.

2007ko otsailaren 23a
18:09
Entzun
Milakabilakak urtarrilaren 18an egin zuen aurkezpena, otsailaren 3an manifestazioa, eta orain prest ditu hurrengo ekimenak: herriz herri kamioia ibiliko da herritarren atxikimenduak biltzeko eta eskualdeko agerraldiak ere egingo dituzte. Helburua, norbanakoak biltzen joatea da eta Milakabilakaren beraren izaera zabaltzea. Taldeekin ere bilduko dira. "Bakea nahi dugu, baina benetako bakea, eskubide guztien errespetuan eraikitako bakea", esan du herri ekimenak.

Kamioia herrietan martxoaren 3tik 31ra arte ibiliko da. Martxoaren 3an Errenterian egongo da. Uztaritzen egingo du azkeneko geldialdia, martxoaren 31n.



Milakabilakak autofinantzaketaren aldeko apustua egin duela esan du gaur berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.