Jagoba Astiazaran konpositoreak bere Facebook orrian eman du berria: Milango Expo azokako konposizio lehiaketako finalisten artean izango da. 2015eko maiatzetik uztailera arte izango da lehiaketa, eta hura irabazten duen konpositoreak 15.000 euroko saria irabaziko du.
Orain arteko hautaketan honako epaimahai hau izan da: Enzo Restagno, Carlo Boccadoro, Ramon Encinar, Jean-Luc Herve, Unsuk Chin, Liza Lim eta Cristian Morales-Ossio. Azokaren leloan —Elikatu planeta, bizitzarako energia— inspiratutako konposizioa egin behar izan dute. Astiazaranekin batera, Frantziako, Espainiako, Italiako, Kanadako, Japoniako, Finlandiako, Greziako eta Errusiako konpositoreak lehiatuko dira, besteak beste.