Euskal Herriaren aldeko nazioarteko elkartasun asteko azken ekitaldian, 3.000 lagun elkartu ziren atzo, Milanen (Italia). Arratsaldean egin zuten manifestazioa, Porta Genovatik Duomo plazara heldu arte. Euskal Herritik ehun lagunetik gora izan ziren manifestazioan, Askapenako kideek jakinarazi dutenez.
Manifestazioarekin bat egiten zuten nazioarteko hainbat eragilek; tartean zeuden Kurdistan, Palestina eta Kolonbiaren aldeko elkarteak.
Askapenako kideek manifestazioaren garrantzia azpimarratu dute, "hiru urtean debekaturik egon baita han ekitaldi politikorik egitea". Gainera, Italiako komunikabideetan ekitaldiak izan duen "oihartzun handia" nabarmendu dute. "Batetik, RAI [italiako telebista eta irrati publiko nazionala] telebistan eguneko berrietan agertu da, eta, horretaz gain, SKY telebista ere bertan izan da, baita irrati libreetako hainbat kide ere. Bestetik, La Repubblica egunkarian ere eman dute haren berri", azaldu dute.
Hilaren 18tik 26ra antolatu dute aurten Euskal Herriaren aldeko nazioarteko elkartasun astea.
euskal herria
Milanen 3.000 lagun elkartu dira Euskal Herriaren aldeko elkartasun asteko manifestazioan
Euskal Herritik ehun lagun inguru bildu ziren atzoko manifestaziora, Askapenako kideek azaldu dutenez. Elkartasun asteko azken ekitaldia izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu