Milioi bat euro kostako da Indiako Ozeanora doazen atunontzien segurtasuna
Espainiako Gobernuko Defentsa ministro Carme Chacon atunontzien jabeen ordezkariekin eta Somaliako presidente Sheikh Sharifekin bildu zen atzo, Indiako Ozeanora abiatu berri diren atunontzien segurtasuna aztertzeko. Atunontzien aurkako erasoak ugaritu egin daitezkeela eta haien segurtasuna bermatzeko «ahaleginak bikoizten» ari direla nabarmendu du Chaconek. Hala, atunontziek segurtasun pribatua izateko milioi bat euro bideratu dute, ANABAC Atunontzien Jabeen Elkarteko gerente Juan Pablo Rodriguezek jakinarazi duenez. Diruaren erdia ontzi jabeek ordainduko dute, eta beste erdia, Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. «Egoera nahiko ona da, baina ezin dugu lasaitu», nabarmendu zuen Rodriguezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu