Euskara

Milioi erdi euskaldun "armairutik ateratzeko" aholkuak

2018ko urriaren 24a
20:32
Entzun

Milioi erdi euskaldunek ez dute euskarazko kultur produkturik kontsumitzen. Datu horrekin kezkatuta, egoerari buruzko hausnarketa egin du Imanol Epelde youtuberrak, eta bi minutu baino gutxiagoko bideo batean bildu du 500.000 euskaldun "armairutik ateratzeko" aholku sorta.

Siadeco ikerketa taldeak euskal kultur kontsumoari buruz egindako ikerketa hartu du oinarri Epeldek. Ikerketa horren emaitzek islatzen duten euskarazko prentsa, musika, liburu, antzerki eta telebista kontsumoa handitzeko proposamenak egin dizkie euskarazko kultur produkturik kontsumitzen ez duten milioi erdi euskaldun horiei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.