Iruzurra burutu duen taldeak Network Rail enpresako langileen nortasuna bereganatu dute. Langileen izena, jaiotze data eta identifikazio zenbakia erabiliz Ogasunaren web orrialdetik hainbat ordainketa eskatu zituzten iruzurgileek.
The Times egunkariaren arabera, langileei nortasuna bere egin ostean, seme-alaba kopurua eta lan estatusa aldatzen zuten eta hilabetean 100 libera esterlino (150 euro inguru) eskuratu dituzte zenbaitetan. Network Rail enpresako zazpi langileetatik batek jasan ditu iruzurraren kalteak; 13.000 langilek gutxienez. Ogasuneko arduradunek joan den astean jakinarazi zioten Network Rail enpresari gertatutakoa eta une honetan iruzurra ikertzen ari dira.
Erresuma Batuko Gobernuak iruzurra onartu ostean, joan den abenduaren 2an itxi zuten Ogasunaren webgunea. Urtean, bataz-beste,milioi erdi erabiltzailek bisitatzen zuten orrialdea. The Times egunkariak azaldu duenez, orain arte bildutako datuen arabera 22 milioi euroko kaltea eragin dio iruzurrak Erresuma Batuko Ogasunari; hala ere kalteak larriagoak izango direla uste dute.
Erresuma Batua
Milioika libera esterlinoko iruzurra egin diote Erresuma Batuko Ogasunari Internet bidez
Antolatutako talde batek milioika libera esterlino lapurtu dizkio Erresuma Batuko Ogasunari. =iThe Times=i egunkariak gaur kaleratu duen informazioaren arabera, Iruzurra burutzeko Ogasunaren web orrialdea erabili du taldeak. Network Rail burdinbide-enpresak jasan du iruzur erraldoia; gutxienez 13.000 langile kaltetu ditu eta beldur dira beste hainbat enpresa ez ote diren iruzurraren biktima izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu