UDAKO IKASTAROAK

Militarrak irakasle EHUko udako ikastaroetan

Espainiako armadako jeneral Juan Antonio Molinerrek zabaldu zuen atzo Europaren segurtasuna eta defentsa izeneko ikastaroa.

Moliner, Udako Ikastaroetan. EHUREN UDAKO IKASTAROAK
2017ko irailaren 5a
08:47
Entzun

Espainiako Defentsa Ministerioak babestutako ikastaroa da, eta bertan eman zuen atzo hitzaldia Molinerrek, militar jantzita. Zehazki, hizpide izan zuen Espainiak nazioarteko segurtasun erakundeetan duen zeregina. "Nazioartean gure interesak babesteko, diplomaziaz gain, beharrezkoa da gihar militar ona izatea", esan zuen, eta gogorarazi Espainia dela munduan bigarren estatua nazioarteko operazioetan soldadu gehien duena.

Atzo hasi zen ikastaroa, eta gaur amaituko da. Udako ikastaroen webgunean —gazteleraz soilik—, azaltzen dute Europako Batasunaren segurtasun eta defentsa aztertzen ari direla. "Hainbat krisik EBren integrazio prozesua mehatxatzen dute, eta, aldi berean, etorkizun ez oso urrun batean arazo larriak eragotzi nahi badira, egiturazko erronkak eskatzen dituzte", dio webguneak.

Ikastaroaren aurkezpenean adierazten denez, gutxienez Espainiako bost militarrek parte hartuko dute: Bosnia eta Herzegovina (1997 eta 2006), Kosovo (2004) eta Afganistanen (2012) ibilitako koronel batek, operazio berezietan diplomatutako brigada jeneral batek, teniente koronel batek, Molinerrek berak eta erretiroa hartutako beste batek. Molinerrez dio Espainiako Lurreko Armadako jenerala dela 2008tik.

Espainiako Gobernua eta Defentsa Politikako Idazkaritza Nagusia agertzen dira ikastaroaren laguntzaileen zerrendan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.