Espainiako Armada Iruñeko Alde Zaharrean izan zen atzo, ostiralez, desinfektatze lanak egin behar zituztela eta. Horren harira, armadaren konboiz bete ziren hiriburuko karrikak, eta soldaduak ibili ziren kaleetan zehar. Lapiko jotzen eta tronpeta hotsekin hartu zituzten herritarrek.
Gaur, iparralderago ikusi dituzte militarrak; besteak beste, Saran, Zugarramurdin, Zaraitzun eta Etxalarren. Baita Beran ere. Aitor Elexpuru alkatearekin mintzatu da BERRIA, eta, hark azaldu duenez, Guardia Zibilak duela bi egun jakinarazi zion militarrak bertan izango zirela, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugak ixtera zihoazela eta. Muga itxita zegoen aurretik ere, guardia zibilak Ibardinen izan baitira egunotan.
Guardia Zibilak militarrentzako leku bat eskatu zion alkateari; lo egiteko eta garbitzeko leku bat. Elexpuruk, ordea, azaldu zien udalak ez duela militarrentzako lekurik prestatuko, eta ez zutela haien beharrik.
Halere, Beratik bertatik igaro dira militarrak, eta Zugarramurdira jo dute gero; han, kanpaleku bat prestatzen ikusi dituzte. Berehala zabaldu dira bideoak sare sozialen bidez.
Piriniotako haranetara iritsi dira militarrak. Gaur goizean Ezkarozetik pasatzen (Zaraitzu).
— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) April 4, 2020
Txistuak, noski, zaraitzuarrak. pic.twitter.com/IpISPA5RDt
Espainiako armada akanpalekua montatzen Zugarramurdin. Zuen mapetako marra ez da gure muga!#AldeHemendik@MartxeloDiaz@berria@AhotsaInfo@garanet@arranbela@XorroxinIrratia@ttipi_ttapapic.twitter.com/li8QX9mLTS
— nOrA (@construktsia) April 4, 2020