Militarrak sartu dira Gasteizko eskola batean
GASTEIZ. Gasteizko Jesus Obrero eskolako jolastokian izan ziren atzo Espainiako Armadako kideak, ustez ikastetxeko zuzendaritzak gonbidatuta eta erakusketa bat egiteko asmoz. Ezker abertzalearen arabera, «oso larria» da gertatutakoa, eta «ulergaitza» egungo egoera politikoan. «Horrek agerian uzten du Euskal Herria okupatzen duten indar armatu eta polizialek lehenbailehen alde egin behar dutela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu