Politika

Militarren kontrako elkarretaratzea egin dute Donostian ehun bat lagunek

Karmengo Ama Birjinaren egunez urtero egin ohi den agintarien prozesioan Espainiako armadako ordezkariek parte hartzen dutelako egin dute protesta.

2008ko uztailaren 16a
18:49
Entzun
Espainiako militarren aurkako kontzentrazioa egin dute gaur Donostian ehun bat lagunek. Karmengo Ama Birjinaren egunez urtero egin ohi den agintarien prozesioan Espainiako armadako ordezkariek parte hartzen dutelako egin dute protesta. Ertzain ugarik zaindu dute prozesioa, eta ez da istilurik izan.

Hain justu, Itsas Armadako Komandantziako buruek parte hartu dute Karmengo Ama Birjinaren -arrantzaleen patroia, baina baita Itsas Armadarena ere- omenez Portuko elizan egin duten mezan. Espainiako Lurreko Armadako eta Guardia Zibileko agintariak ere mezan izan dira, hainbat agintari zibilekin batera.

Meza 13:00ak aldera bukatu da, eta handik ondoko Klub Nautikora joan dira, protesta oihuen artean. Protestagileak udaletxearen atzealdean zeuden bilduta, ordubete lehenagotik, ertzainen begiradapean. Polizia indarrak inguruko beste gune batzuetan ere zabaldu dira.

Espainiako militarren kontrako manifestariek Alde hemendik. Desfile militarrik ez! lelodun pankarta eraman dute, eta Torturatzaileak kanpora!, Utz gaitzazue bakean!, Demokrazia Euskal Herriarentzat! eta gisako leloak oihukatu dituzte. Azkenik Eusko Gudariak=i kantatu ondoren sakabanatu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.