Harald zur Hausen (1936) alemaniarrari eta Francoise Barre-Sinoussi (1947) eta Luc Montagnier (1932) frantziarrei emango diete aurtengo Medikuntzako Nobel saria, minbiziaren eta hiesaren aurka egin dituzten aurkikuntzengatik.
Izan ere, giza papilomaren birusaren aurkikuntza giltzarria izan da umetokiko lepoko eta genitaletako beste minbizien batzuen kontra egiteko. Halaber, GIB birusaren aurkikuntza erabakigarria izan da hies gaitzari aurre egiteko.
Abenduaren 10ean emango diete saria, Stockholmen. Orduan egingo dute arlo denetako sari ematea.
Gizartea
Minbiziaren eta hiesaren kontrako lana saritu dute Medikuntzako Nobelean
Harald zur Hausen alemaniarrak eta Francoise Barre-Sinoussi eta Luc Montagnier frantziarrek jasoko dute saria. Giza papilomaren birusa aurkitu zuen Hausenek; hiesa eragiten duen GIB birusa, berriz, Barre-Sinoussik eta Montagnierrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu