Minda planta bukatzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Karrantzako 60 abeltzain Lakuara joan dira, gorotzarekin argindarra sortzeko plantaren alde egitera

Nekazariak gorotza botatzen, atzo, Lakuan. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Ibai Maruri Bilbao.
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Karrantzako (Bizkaia) abeltzainen erdiak inguru Gasteizera joan ziren atzo, Eusko Jaurlaritzaren egoitzara, mindarekin argindarra sortzeko plantaren proiektua gelditu izana salatu eta lanak bukatzeko exijitzera. «Ez dugu ulertzen eraikitze beharrak hain aurreratuta daudela eta hainbeste diru gastatu ondorenbertan behera utzi izana», adierazi du Iñigo Hernaiz abeltzainak.

Ezeren aurretik bera eta Gasteizera joan ziren gainontzeko abeltzainak ez direla proiektuaren sustatzaileak argitu du. Orain arte isilik egon nahi izan dutela diote, baina eman zaien konponbidearekin ez daudela gustura eta haserrea plazaratzea erabaki dute.

Hernaizek ukatu egin du proiektua bideragarria ez denik. «Duela lau egunera arte bideragarria zela esaten zen, orain ezetz. Kuriosoa da aurreko ikerketa eta oraingoa enpresa berberak egin izana. Neiker ikerketa zentroak bi urtetan zuritik beltzera aldatu du iritziz», salatu du. Txostena aztertzeko aukerarik ez du izan, baina «bitxia» iruditzen zaiola dio, «logika gabea».

Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantzasailburuak, kasurako, bideragarritasuna zalantzan jartzeko minda kopurua aipatu zuen. «Horrelako planta batek 450 metro kubiko minda behar du errentagarri izateko, eta Karrantzan ez da hainbeste sortzen», azaldu zuen sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Hernaizek, baina, gezurtatu egin du datu hori: «Egunero 600-700 metro kubiko sortzen dira». Minda nola garraiatuko litzatekeen, eta nork ordaindu behako lukeen ere zehaztu gabe zegoela zioen sailburuak. «Karrantzako Minda enpresakoek abeltzainokin egin zituzten bileretan hori guztia zehaztu ziguten; abeltzain bakoitzarentzat zenbateko kostua suposatukolukeen argitu zitzaigun», dio Hernaizek.

Ingurumen arazoa

Egun Jaurlaritzak diruz lagunduta Lasturkoi enpresak biltzen du Karrantzako ustiategietako minda, eta inguruko lursailetan banatu. Bi urtez finantzatzea da asmoa. «Eta gero?». Orain arte eurek egiten zuten lana dela dio,eta orain doan ateratzen zaiela.Gainera, arazo ekologikoak bere horretan jarraituko duela ohartarazi du: «Neguan kamioiak ezin dira larreetara sartu; bidetik bota behar dute. 50 metrora baino ez da iristen. Beraz, lehen 50 metroetan biltzen da minda guztia. Euri egunetan, filtratu eta ibaietan bukatuko du; orain arte bezala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.