Oiartzun eta Errenteria inguruko bederatzi baserritako aziendei mingain urdinaren gaitza atzeman diete; abelgorriak zein ardiak daude gaixotasunak erasandako aziendetan. Orain arte hamabi bat ardi hil dira mingain urdinak jota.
Jaurlaritzak agertu duenez, hilaren 30ean ikusi zutenNekazaritza Saileko laborategiko analisietan litekeena zela Gipuzkoako azienda batzuetan gaitz hori izatea, baina bart gauean iritsi da Espainiako Erreferentzia Laborategitik, Algetetik, baieztapena: ez dago dudarik, mingain urdinen gaitza Euskal Herrira heldu da.
Hala ere, lasaitasunerako deia egin du Jaurlaritzak. Batetik, belarjale espezie batzuei soilik erasaten diela agertu du, eta, beraz, gizakiei ez diela eragiten nabarmendu. Bestetik, azienda horietan gaitza lehen fasean dagoela azaldu dute, eta, ondorioz, abere horiek hil barik kontrolatzea eta artatzea nahikoa izango dela. Orain arte, hamabi bat ardi baino ez direla hil erantsi dute.
Era berean,Jaurlaritzak azpimarratu du kontrol neurri zorrotzak hartu dituztela gaitza zabal ez dadin: gaitza atzeman dute gunetik 20 kilometroko erradioan eritasuna harrapa dezaketen abereak ibiltzea galarazi dute, eta, era berean, gune horretatik abiatutako 150 kilometroko erradioko ikuskatze eremua ezarri dute.
Arestian aipatu bezala, Euskal Herrianmingain urdinaren gaitza atzematen den lehen aldia da. Hala ere, asko zabaldutako gaixotasuna da Europako hainbat eremutan. Belarjaleei eragiten die, eta birusarekin kutsatutako eltxoen ziztadaren bidez zabaltzen da.
Nekazaritza
Mingain urdinaren gaitza atzeman dute Gipuzkoako abelgorri eta ardi azienda batzuetan
Oiartzun eta Errenteria inguruko bederatzi baserritako aziendenten aurkitu dute gaixotasuna. Gune horretatik 20 kilometroko erradioan abereak ibiltzea galarazi dute, eta, halaber, 150 kilometroko erradioan zaintza berezia ezarri. Jaurlaritzak lasaitasunerako deia egin eta eritasunak ez diela gizakiei eragiten nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu