Gizartea

Mingain urdinaren gaitzaren lau kasu agertu dira Leitzan eta Goizuetan

Behiak dira gaitza dutenak. Nafarroako Gobernuak "lasaitasuna" eskatu du, "ez baitago kezkatzeko arrazoirik".

2007ko azaroaren 14a
18:43
Entzun
Begoña Sanzberro Nafarroako Gobernuaren Nekazaritza Garapenerako kontseilariak gaur jakinarazi duenez, Leitzan eta Goizuetan mingain urdinaren gaitzaren lau kasu agertu dira: Leitzan baserri batean eta Goizuetan bitan. Behiak dira gaitza dutenak.

Lehengo astean egindako odol analisien berri ematen du kontseilariak, Iruñean, eta "lasaitasuna" eskatu du, "ez baitago kezkatzeko arrazoirik". Haragia eta esnea arazorik gabe kontsumi daitezkeela esan du Sanzberrok.

Atzo hasi ziren gaitzaren kontrako txertoa jartzen Nafarroan. 189.000 txerto jarriko dituzte datozen egunotan, aurrena ardiei, eta geroago behiei; horiei eragiten die gaitzak -pertsonei ez-. "Txertoarekin aurreratuta, gaitza Nafarroara iristen bada, ahalik eta kalte gutxien egitea lortuko dugu", dio Sanzberrok.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, gaur hasi dira txertoa jartzen. Hala iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak astelehenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.