Ministro berria, laguntzaile zaharrak

2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Frantziako lehendakari gisa nahiz gobernuko kide gisa egin dituen urteak ez dira alferrikakoak izan. Nicolas Sarkozyk arrastoa utzi du, baina bereziki Barne Ministerioan. Atzo, Manuel Vallsek Espainiako kide Jorge Fernandez Diazekin lehen bilera ofiziala egiteko Madrilera egin zuen bidaian, Sarkozyren garaiko laguntzaileak izan zituen alboan: Frederic Pechenard Frantziako Poliziako zuzendari nagusia eta Bernard Squarcini Barne Informazioko zuzendari nagusia. Barne ministro berriak bere «konfiantzazko» arduradunak berehala izendatuko zituela uste bazen ere —are, maiatzaren 23rako Pechenard eta Squarcini euren karguetatik kenduko zituela esan bazen ere—, ez da halakorik, oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.