EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK

Mintegi: "Amaitu da gabezia demokratiko handienetako aroa"

EH Bildurekin subiranotasunean eta eredu sozioekonomikoan oinarritutako aldaketaren aldeko apostua egitera dei egin dio gizarteari Laura Mintegi lehendakarigaiak. Aldez aurretik, EH Bildurekin akordiorik egingo ez dutela esateak, alderdi horien "kalitate demokratikoa" adierazten du Mintegiren ustez. 

2012ko abuztuaren 22a
16:16
Entzun

Laura Mintegik EH Bilduko lehendakarigaiak agerraldia egin du Bilbon, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak urriaren 21era aurreratzeko erabakia baloratzeko. Mintegik adierazi du erabakiarekin amaiera emango zaiola "gabezia demokratiko handienetako garai bati". EH Bilduko lehendakarigaiaren esanetan, Lopezek ez du gaitasunik erakutsi bi beharrizan handienei aurre egiteko: krisiaren kudeaketari eta ETAk jardun armatua utzi osteko aro politiko berriari. 

Horrela, EH Bildurekin aldaketaren aldeko apostua egitera dei egin dio gizarteari Mintegik. Bi gako izango ditu EH Bilduk bultzatutako aldaketak Mintegiren esanetan: subiranotasuna eta eredu sozioekonomikoa. Batak bestea elikatzen duela nabarmendu du lehendakariagaiak, eredu sozioekonomiko berri bat eraikitzeko subiranotasun gehiago izatea beharrezkoa delako. 

PSE-EEk eta PPk Legebiltzarrerako bozen ostean EH Bildurekin akordiorik egingo ez dutela adierazi dute. Mintegiren arabera, aldez aurretik akordioak baztertzeak eta elkarrizketa ukatzeak alderdi horien "kalitate demokratikoa" adierazten du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.