Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak EHUren Leioako kanpusean ekitaldian gazteei "etorkizunaren aldeko botoa" emateko eskatu die. “EH Bilduk soilik ordezkatzen du aldaketarako proiektua”, gaineratu die.
"Gure aurka ari dira, bat eginda, EAJ, PP eta PSE, gurea delako aldaketarako eredu baliagarri bakarra. Eta ez gaitu harritzen EAJ, PP eta PSE elkarrekin aritzea, azken batean krisira ekarri gaituen eredu berbera partekatzen dute eta. EH Bilduk politika egiteko beste eredu bat ordezkatzen du, justizia soziala ardatz jartzen duen eredu bakarra da".