Badirudi teknologia berriak hauteskunde gauak bizitzeko modua ere aldatzen ari direla. Bilboko Casilla aukeratu zuen atzokoan EH Bilduk hauteskundeen emaitzak jasotzeko, garai batean ezker abertzaleak aukeratu ohi zuen lekua. Ehunka lagun bildu dira han, baina horietako asko beren gailu elektronikoei itsatsita egon dira emaitzen berri jakiteko.
Akerbeltz plaza taldeari egokitu zaio giroa berotzeko eginkizuna. Hasieran, jendea adiago egon da datuei musikari baino, baina 22:15ak aldera parlamentari berriak agertu direnean hasi dira oihuak eta txaloak. Mintegiren hitzaldiaren ostean, orduan bai, dantzarako unea iritsi da.
Mintegiren hitzaldiaren ostean hasi da festa Bilboko Casillan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu