EUSKARA

Mintzapraktika egitasmoak aurkeztu ditu Topaguneak

Aurtengo mintzalagun egitasmoetan izena emateko epea zabaldu dute. "Euskaldunon mundura hurbildu direnei maitasun adierazpena egitea" da aurtengo kanpainaren helburua. [Youtube]http://youtu.be/nHIzbvXkVhM[/Youtube]

2012ko irailaren 24a
14:56
Entzun

Gaur goizean 2012. urteko Mintzapraktika egitasmoak aukeztu dituzte Donostiako Koldo Mitxelenan. Bertan izan dira Topagunea Euskara Elkarteen Federazioko zuzendaria, Jasone Mendizabal; Topaguneko Mintzapraktika egitasmoetako arduraduna, Arrate Illaro; eta Soraluzeko Pil-Pilean Euskara Elkarteko Arrate Gisasola.
Prentsaurrekoan aurtengo izen-emate kanpainako bideoa aurkeztu dute. ETBko Mihiluze saioko aurkezle Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek hartu dute parte kanpainan, hainbat egitasmotako berbalagunekin batera.

Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak azaldu duenez, aurten mintzapraktikan izena emateko kanpainaren bidez "maitasun aitorpen bat" egin nahi izan du federazioak. "Maitasun adierazpen bat, azken hamarkadatan euskaldunon mundura hurbildu eta mundu honetako parte izateko hautua egin duten guztientzako, hautua egiten ari direnentzako". Adierazpen hori zabaldu nahi izan du Mendizabalek "euskaldunon komunitateko kide izanik, komunitatea handitu eta lagun berrientzako bidelagun lana egin duten eta egiten dutenentzako". Mintzapraktika egitasmoak" euskaldunok elkarrekin egoteko eta komunikatzeko sortutako elkarguneak" direla nabarmendu du.

Topaguneko mintzapraktika egitasmoetako arduraduna den Arrate Illarok, egitasmoei buruzko datuak eman ditu. Gaur egun, 5.000 lagun ari dira mintzapraktika programetan parte hartzen, 65 herri eta eskualdetan. Astean ordubetez, aisialdian euskaraz aritzeko laupabost laguneko taldeak osatzen dituzte. Mintzalagun gehienak hiriburuetan edo herri handietan kokatzen dira, Illarok jakinarazi duenez. Iruñerrian, esaterako, 420 mintzakide egon dira aurten, Gasteizen 620, eta Getxon 270. Herriaren arabera, berbalagun, solaslagun, mintzakide edo solaskide izenak ere hartzen dituzte mintzalagunek.

Illarok adierazi duenez, aurten e-mintzapraktika aldaerari bultzada eman nahi dio Topaguneak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.