Mintzapraktika programen kanpainan 70 egitasmo prest ditu AEK-k

Nahi duten guztiek har dezakete parte egitasmoetan; 'Atera arbela kalera' leloa hautatu dute dei egiteko

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 14a
00:00
Entzun
AEK-k 70 egitasmotik gora bateratzen ditu mintzapraktika programetan. Atera arbela kalera jarri dio aurten izena programa horien berri emateko kanpainari. «Kanpaina honetan azpimarratu nahi dena zera da: euskara euskaltegitik kanpo entzun behar dugula, kalera atera behar dugula, arbela kalera atera nahi dugula, alegia», adierazi dute AEK-ko arduradunek. Parte hartu nahi duten guztiek zabalik dute izena emateko epea.

Irekiak dira mintzapraktika kanpainak, nahi duten guztientzat. Euskaraz hitz egiteko ohitura duten hiztunak eta euskara arrotzagoa dutenak elkartzea da helburua. AEK-k gogorarazi du egitasmoetako partaideek hainbat abantaila lor ditzaketela: EHUko kredituak eskuratu ahal dituzte, eta bidaia eta egonaldietarako deskontuak ere bai. Besteak beste, Aizu aldizkaria eta BERRIA merkeago eskura ditzakete partaideek.

Mintzapraktika egitasmoak Euskal Herri osoan daude martxan gaur egun, herrialde guztietan, hainbat hiri, herri eta auzotan.

@Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:

Praktikatu.blogspot.com
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.