gizartea

Mintzatokietan jatea 3.000 eurorekin zigortu nahi du Marotok

Gasteizko Udal Gobernuak mintzatokiei buruzko ordenantza bat aurkeztu du. Kaletik saltokiaren barrualdea ikus dadin, mintzatokien aurrealdean material gardenak jartzea proposatu du.

Oihan Vitoria.
2013ko azaroaren 6a
17:51
Entzun

Javier Maroto Gasteizko alkateak mintzatokien jarduna arautzeko udal ordenantza bat jarri du mahai gainean. Telefonia eta Internet zerbitzuak eskaintzen dituzten saltokiek bete beharreko baldintzak jasotzen ditu dokumentuak, eta horien funtzionamendua mugatzea du helburu, Marotok berak azaldu bezala: "Betiko merkataritza babestea nahi dugu".

Mintzatokiak kaleetan "ez ugaritzea" da Gasteizko Udal Gobernuaren asmoa; hori horrela, hainbat baldintza gogortu die mintzatokiei. Besteak beste, saltoki barruan tabakoa erretzea eta edari zein janariak kontsumitzea galaraziko die erabiltzaileei. Baldintza horiek bete ezean, 1.500 eurotik 3.000 eurora arteko isunei aurre beharko diete, arau-hauste oso larri gisa zehaztua baitago. Horrez gain, bi mintzatokiren artean 600 metro baino gehiagoko distantzia egon beharko da.

Mintzatokien aurrealdean, berriz, material gardenak erabiltzea proposatzen du dokumentuak, kaletik saltokiaren barnealdea ikus dadin. Ikusgarritasuna oztopatu dezaketen iragarki komertzial edo bestelako afixak jartzea, oro har, debekatzen ditu Marotoren udal ordenantzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.