EAE-ko hauteskunde kanpaina

Miramongo sarrera itxi dio Ertzaintzak Otegiri

EAEko hauteskundeetan lehendakaritzarako aurkeztu diren lau hautagairekin eztabaida egingo dute gaur ETB2an. EAJ-EAko Juan Jose Ibarretxe, PPko Maria San Gil, PSE-EEko Patxi Lopez eta EB-Berdeetako Javier Madrazo gonbidatu dituzte. Batasuna haserre dago beraiek ez dituztelako gonbidatu, eta EITBn "Batasunari ahotsa isildu" egin nahi diela salatu dute. Hala ere, Batasunak bere ahotsa entzunarazi egingo duela ohartarazi du gaur Jone Goirizelaiak, eta Batasunako hautagai Arnaldo Otegi ETBko platora joango dela iragarri du, eztabaidan parte hartu asmoz. Eztabaida Jaime Otamendik gidatuko du, eta 17:00etan hasi dira grabatzen, Miramonen. Hantxe izan da Otegi ordu horretan, baina Ertzaintzak sarrera debekatu dio.

2005eko apirilaren 4a
19:00
Entzun
Arnaldo Otegiri eztabaidan parte hartzen ez uztearen erantzule, EITBko zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxe dira, Batasunaren iritzian. Jone Goirizelaiak Ibarretxeren jarrera salatu du, "Alderdien legearen kontra dagoela esan arren, horren kontra ez duelako ezer egiten".

Goirizelaiak Batasunaren izenean dei egin dio gizarteari, ETBra deitzeko, eta Batasunak eztabaida horretan parte hartu dezala eskatzeko.

Eztabaidan legegintzaldi amaiera, Gernikako Estatutuaren erreforma, egoeta ekonomikoa, gizarte politika, bakegintza eta etorkizuneko Gobernua izango dituzte hizketa gai.

EAJ-EA koalizioko, PPko, PSE-EEko eta EB-Berdeetako zerrendaburuak gonbidatu dituzte, eta Batasunak "bazterketa" salatu du. 22:00etan botako dute, ETB2n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.