Mirella Sierraren hilketa «ezin ulertuzkoa» gaitzetsi du Bilboko Udalak

2012ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Ostiralean Bilboko Deustua auzoan gizonezko batek hildako Mirella Sierraren sendiari sostengua adierazi zion atzo Bilboko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak. «Ezin ulertuzko» heriotza izan dela salatu zuen, eta bortizkeria guztien aurka azaltzera adoretu zituen herritarrak, bereziki andreen aurkako erasoak. Elkarretaratzea antolatu dute gaurko, 12:00etarako, udaletxeko eskaileretan. Mugimendu feministak, aldiz, atzo arratsean egin zituen Sierraren hilketa salatzeko kontzentrazioak. Emakumeen Mundu Martxarako Plataformak deituta, Bilbo, Zornotza, Getxo, Portugalete (Bizkaia), Donostia, Errenteria, Azpeitia, Tolosa, Arrasate (Gipuzkoa), Gasteiz (Araba), Lizarra eta Leitzan (Nafarroa) egin zituzten bilkurak. Iruñean gaur arratsean egingo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.