Otsailean izendatu zuten euskaltzain oso. Aretxabaletakoa da Miriam Urkia, gipuzkoarra; 1965ean jaio zen. Lexikografiaren arloan daramatza urteak lanean. UZEI Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxean hasi zen 1983an, kolaboratzaile, eta teknikari 1988an. 1992az geroztik, UZEIko lexikografia arduraduna da. Doktorea da Euskal Filologian. Tesiaren izenburua: Euskal Morfologiaren Tratamendu Informatikorantz.
Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arduraduna da Urkia gaur egun; aurretik, Hiztegi Batua egiteko lantaldean ere jardun zuen, 1997az geroztik.
Miriam Urkia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu