Askatasunak gogor salatu du "torturapean lortutako deklarazioetan oinarritzen den Mitxel
Zenarruzabeitiaren espetxeratzea".
Era berean, "torturak ahalbidetzen duen inkomunikazioarekin amaitzea" exijitu dute eta eragile eta alderdi ezberdinei egoera honen aurrean euren konpromisoak agertzeko eskatu.
euskal presoak
Mitxel Zenarruzabeitia espetxeratzeko agindu du epaileak
Espainiako Auzitegi Nazionalak Mitxel Zenarruzabeitia espetxeratzeko agindua eman zuen atzo. Hura eta beste hiru gazte deklaratzera joan ziren atzo, Askatasunaren esanetan "martxoak 23an, =iZutabe=i aldizkariko hainbat aleekin Ermuan atxilotutako Iker Legarra eta Mikeldi Zenigaonaindia, gazteek torturapean eginiko deklarazioan euren izenak agertzen zirelako". Deklarazioa eman zutenean, Zenarruzabeitia espetxeratzea agindu zuen epaileak, Gaizka Likona eta Jon Akarregik aske utzi zituen, 48 orduko epean bakoitzak 12.000 euroko bermea ordaintzeko baldintzarekin, eta laugarren gaztea aske utzi zuen, baldintzarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu