Euskal presoak

Mizel Barnetxe presoak gose greba utzi du

Hilaren 12tik zegoen borrokaldi horretan, eta etzi aztertuko dute haren askatasun eskaera Parisen.

2008ko urtarrilaren 23a
13:38
Entzun
Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, Mizel Barnetxe euskal presoak gose greba utzi zuen atzo. "Izan ere, ostiralean aztertuko da haren askatasun eskaera Parisko Apelazio Entzutegian eta atzo erabaki zuen bere borrokaldia uztea". Urtarrilaren 12tik zegoen gose greban, "polizia operazioaz geroztik izan duen egoera salatzeko asmoz, eta operazio hark ekarri zuen azpijoko poliziala salatzeko asmoz", adierazi du Askatasunak.

Agen-go (Frantzia) espetxean dago Barnetxe, Euskal Herritik ehundaka kilometrora. Bakartua dago, "oso baldintza eskasetan", Askatasunaren arabera, "espetxean ez daukalako inolako aktibitaterik, ziegan beste hiru preso sozialekin batera dago, bisita gutxi ditu eta, gainera, ordu erdikoak".

2007ko irailaren 24an atzeman zuten, Frantziako Poliziak Lapurdin eta Nafarroa Beherean egindako operazio zabalean. Polizia operazio berean Joan Bidart ere atxilotu zuten, eta hura bere buruaz beste egiten saiatu dela gogorarazi du Askatasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.