euskal herria

Mobilizazio nazionalera deitu du Independentistak sareak urriaren 12rako

Bilbon egingo dute. Mobilizazio "dinamiko eta parte hartzailea" izango dela iragarri dute.

Independentistak sarearen agerraldia, Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 3a
09:11
Entzun

Espainiako Estatuaren "etengabeko ukazio eta inposizioa" salatzearekin batera, Euskal Herriaren "askatasuna eta etorkizuna" aldarrikatuko du Independentistak sareak urriaren 12an, Bilbon. Han egin du agerraldia sareak, Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean. Tokia ez dute "kasualitatez" aukeratu: "Franco diktadorea hil eta berrogei urte geroago, frankismo garaiko ukazioak eta inposizioak berdin mantentzen dira gaur egun ere, eta atzean dugun eraikina da horren lekuko".

Azaldu dutenez, hilaren 12rako aukeratutako leloa ere ez da kasualitatea izan —Gora Euskal Errepublika—: "Urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko. Guk Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu".

Protagonismo "osoa" herritarrek izango dute: "gazteek, emakumeek, langileek, nekazari eta arrantzaleek, pentsionistek, euskarazaleek, kulturgintzak, hezkuntza arloak...".

Egitasmoa aurrera eramateko boluntario gisa jardun nahi dutenei haiekin harremanetan jartzeko deia egin diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.