EUSKAL PRESOAK

Mobilizazioak herriz herri, presoen sakabanaketa amai dadila eskatzeko

PPren espetxe politika "kriminala eta estrategia errepresiboa" amaitzeko indarrak areagotzeko deia egin du Sortuk. Espainiako Auzitegi Nazionalak bilkura egingo du gaur, euskal presoek sakabanaketa amaitu eta Euskal Herriratzeko egindako eskaerari erantzuteko.

Mobilizazioa Bilboko Moiua plazan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko irailaren 25a
21:16
Entzun

Herriz herriko mobilizazioak egingo dituzte iluntzean, Sortuk deituta, Auzitegi Nazionalak presoen eskaerak aztertzeko bezperan. Amaia Izko bozeramaileak eginiko adierazpenetan, Sortuk beharrezkoa ikusten du euskal preso politikoen eskubideen aldeko borroka indartzea; "mobilizazio sozialen bitartez, babes eta presio politiko eta instituzionala indartuz" aldarazi nahi dute espetxe politika.

Auzitegi Nazionalaren aldetik presoen aldeko erabakirik ez du espero Sortuk: "Pentsa daiteke erabakia aldez aurretik idatzia dagoela Madrilgo gobernuaren eskutik, alegia, orain artekoan jarraitzea, euskal presoen eskaerei bizkar emanez eta horien senitarteko eta lagunei eragiten zaien kaltea handiagotuz.

Etxerat presoen senide eta lagunen elkarteak, ordea, presoen helegiteen "onarpena besterik" ezin du espero: "Senide eta lagun bezala onar dezakegun erantzun bakarra. Aldeko erantzun bat aurrerapauso garrantzitsua litzateke sakabanaketa bukatzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.