MOBILIZAZIOAK UDALBILTZAREN ALDE
Udalbiltza auzia azken txanpan sartuko da hurrengo astean. Atzo, Iruñean, Expe Iriarte auzipetuak larunbatero Euskal Herri osoan Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzeak egingo direla gogorarazi zuen, kargu publikoen eta kargu publiko ohien laguntzarekin. Iruñean, udaletxe aurrean izango da, 12:00etan, baina, horrez gain, Nafarroako beste hainbat udaletan ere egingo direla jakinarazi du. Bestalde, igandean, bertso saioa egingo da Arrasaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu