Mobilizazioekin jarraitzen dute Osasunbidean
IRUÑEA. Osasunbideko langileak kalera atera ziren atzo berriz, LABek deituta, gobernuak egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Hiru hilabetez astero egin dituzte protestak, eta uztailean eta abuztuan ere mobilizazioak egitea erabaki zuten langileek. Beste sindikatuek mobilizazioak antolatzeko borondaterik ez dutela salatu du LABek, eta horregatik egin dutela eurek deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu