Afrikatik etorkinak modu "ez legezkoan" ekartzen zituen sare bat desegin du gaur Espainiako Poliziak Iruñean eta inguruetan, eta 38 lagun atxilotu ditu. Sare horretako kideek "espainiar bizilagunekin" ezkontzea eskaintzen zieten etorkinei, eta horregatik zortzi eta hamabosna mila euro kobratzen zieten, Poliziak esan duenez. Hartara, ezkontza horrekin etorkinek Espainiako Estatuan euren egoera legeztatu egiten zuten.
Gezurretazko ezkontzara prestatzen ziren "espainiarrei", berriz, sei eta bederatzina mila euroren artean ordaintzen zieten.
Poliziak uste duenez, Iruñetik eta Atarrabiatik (Nafarroa) zuzentzen zuten sarea nigeriar, espainiar eta dominikar errepublikar batek.
"Aurrekaririk gabeko operazioa" izan da, Vicente Ripa Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan ordezkariaren iritziz, "lorpen handia".
38 atxilotu horietatik 21 gizonezkoak dira eta 17 emakumezkoak, denak ere 1959 eta 1986 urte artekoak. 29 lagun Iruñean bizi dira, sei Berriozarren (Nafarroa), bi Atarrabian eta beste bat non bizi den ez dakite.
Hamar lagun Iruñean jaiotakoak dira. Besteak, Espainian (bat), Nigerian (22), Dominikar Errepublikarrean (bi), Kolonbian (bat), Uruguain (bat) eta Ghanan (bat).
Gizartea
Modu "ez legezkoan" etorkinak ekartzen zituen sare bat desegin dute Iruñean
Espainiako Poliziak 38 lagun atxilotu ditu. Euren egoera legeztatzeko, "espainiar bizilagunekin" ezkontzeko eskaintza egiten zieten etorkinei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu